Xomorropoemak eta Piztipoemak

Poemak, xomorroak bezala, ustekabean agertzen dira. Eta ziztatu egiten dute. Eta kosk. Eta azalean koskor txikiak utzi, egunetan joaten ez direnak.

Testua: Leire Bilbao
Pamiela (euskara – 2016)
Kalandraka (espainiera, galegoa eta katalana – 2019)

★ Haur eta Gazte Literaturako 3. Edizio Sari Nazionala 2019 
 Kirico Saria 2019
★ Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria 2017

xomo_01

Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin da. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta hitz asmaketekin poesia sortzen dute berez. Irakurtzen hasten direnean, ordea, ipuin narratiboak eskaintzen dizkiegu. Katebegia hautsi ez dadin, eta era natural batean poesia lantzen jarraitzeko asmoarekin sortu da proiektu hau.

Bi liburuk osatzen dute lana, bietan animalien poema eta ipuin poetiko laburrak aurkituko dituzu:

1 Xomorropoemak eta beste piztia batzuk: txikitxoentzat edo poesian hasiberrientzat.

xomo_02

xomo_03

xomo_04

xomo_05



xomo_06

xomo_07

xomo_08

xomo_09

xomo_10

2 Piztipoemak eta beste xomorro batzuk: helduagoentzat edo poesiaren bidea jarraitu nahi dutenentzat.

pizti_01

pizti_02

pizti_03

pizti_04

pizti_05

pizti_06

pizti_07

pizti_08

pizti_09

pizti_10

pizti_11

Eta poemek, piztiek bezala, gutxien uste duzunean agertu eta kosk egin dezakete. Eta kontuz ibiliko beharko duzu. Adi. Hauek uzten dituzten orbainak betirako baitira.