Xomorropoemak eta Piztipoemak
Poemak, xomorroak bezala, ustekabean agertzen dira. Eta ziztatu egiten dute. Eta kosk. Eta azalean koskor txikiak utzi, egunetan joaten ez direnak.
Testua: Leire Bilbao
Pamiela (euskara – 2016)
Kalandraka (espainiera, galegoa eta katalana – 2019)
★ Haur eta Gazte Literaturako 3. Edizio Sari Nazionala 2019
★ Kirico Saria 2019
★ Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria 2017
Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin da. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta hitz asmaketekin poesia sortzen dute berez. Irakurtzen hasten direnean, ordea, ipuin narratiboak eskaintzen dizkiegu. Katebegia hautsi ez dadin, eta era natural batean poesia lantzen jarraitzeko asmoarekin sortu da proiektu hau.
Bi liburuk osatzen dute lana, bietan animalien poema eta ipuin poetiko laburrak aurkituko dituzu:
1 Xomorropoemak eta beste piztia batzuk: txikitxoentzat edo poesian hasiberrientzat.
2 Piztipoemak eta beste xomorro batzuk: helduagoentzat edo poesiaren bidea jarraitu nahi dutenentzat.
Eta poemek, piztiek bezala, gutxien uste duzunean agertu eta kosk egin dezakete. Eta kontuz ibiliko beharko duzu. Adi. Hauek uzten dituzten orbainak betirako baitira.