Zientzilari ilustratuak

Cientificas ilustradas por Maite Mutuberria

Aditechen Zientzilari ilustratuak proiekturako egindako ilustrazioa. Ekimenak hilero zientzialari bat eta ilustratzaile bat harremanetan jartzen ditu.

Eva Almirón eta bere taldearekin Elikadura Portaeren Laborategian bildu nintzen eta solasaldi horrek inspiratu zuen nire irudia. Laborategiak herritarrok jasaten dugun nutrizio-informazioaren oldea sinplifikatu nahi du eguneroko ohiturak errazteko. Ilustrazioan, agentzia edo askapen hori islatu nahi izan nuen, batez ere emakumeentzat zapaltzailea den testuinguru batean.